AI LAKET!!

25 abr

Drogak eta Sexua

“Drogek harreman sexualetan eragina izan dezakete, bai desiran, eszitazioan eta baita orgasmoan ere”

Drogak eta sexua askotan eskutik juten dira. Drogek dituzten eragin ohikoenak, hala nola, sentzumenen edo denboraren pertzepzioak aldatzeak edo norberaren egoeran eta emozioetan eragina izateak, eragina dauka egiten dugun edozein ekintzetan, musika entzun, mendira joan, e.a. Eta sexu harremanak ez dira salbuezpen. Hori dela eta, pertsona batzuek drogak euren esperientzia sexualetan gozamen gehiago izateko erabili ditzakete. Gogoratu eraginak eta esperientziak betiere pertsonaren, sustantziaren eta testuinguruaren araberakoak direla.

Pertsonari dagokionez, norbanako bakoitza bakarra da eta izaki sexuatuak garen heinean gure sexualitatea eta drogek horrengan duten eragina ere bakarra izango da. Ezaugarri fisikoez gain, gure nortasunak, barneratuak ditugun jarrerek edota sinesmen kulturalek eta autoestimak eragin nabaria izango dute drogak eta sexuaren arteko konbinazioan.

Sustantziari  dagokionez berriz, drogen eragina egiten den kontsumo patroiaren araberakoa izan daiteke, hau da, efektuak ez dira berdinak izango noiz behinkako kontsumoetan edo ohiko erabileretan. Gainera, dosifikazioak, administrazio bideak edo tolerantziak ere eragina izango du.

Testuinguruak  ere eragin handia dauka, drogak eta sexua ez dugu berdin biziko taberna edo festa giroan edo etxeko inmitatatean. Esperientzia konpartitzen ari garen konpainiak ere badu eragina, pertsona  edo pertsonak ezagutu berri dugun edo ditugun edo konfiantzazko harremanan bat dagoen tartean. Testuinguruak ere eragin handia izan ohi du ohiturak edo errutinak sortzeko garaian. Adibide klasiko bat da harremanak izan ondorengo zigarroa, hau izango litzateke testuingurua zehatz bat eta kontsumo bat nola erlazionatzen dugun ikusteko eredu garbi bat. Gainera honelako ohiturak sarritan telebistan edo zineman ikusi ditugulako barneratu eta erreproduzitu egiten ditugu.

Kontuan izan beharreko beste faktore bat erabiltzaileak duen motibazioa da. Motibazioak izan daitezke asko eta oso ezberdinak. Orokorrean, gizakioei gozamena gustatzen zaigu, esperientzia berriak izatea edota beste pertsonekin harremantzea eta hauek izan daitezke motibazio batzuk pertsonek gure sexu harremanetan drogak erabiltzeko. Hala ere, egia da nolabaiteko mitifikazioa badagoela drogak eta sexuaren arteko harremanean.

Drogek harreman sexualetan eragina izan dezakete bai desiran, bai eszitazioan eta bai orgasmoan. Sustantzia batzuek erabiltzailearen buruan edo adimenean efektu garbia izan dezakete eta beraz desira sexualean era eragina izango dute. Badira batzuk desira gutxitu egiten dutenak, baina badaude bestelakoak ere, desira handitu edo afrodisiako moduan jokatzen dutenak. Bestalde, droga erabilera batzuek eszitatuta dagoen pertsona batean normalean baino estimulazio handiagoa sentiarazi dezakete edota erantzun sexuala handitu, eta badaude aitzitik sexu gogoa guztiz itzali dezaketen esperientziak.

 

ALKOHOLA

Euskal Herrian gehien kontsumitzen den droga. Nerbio Sistema Zentralaren depresorea da eta efektu inhibitzaileak ditu. Horregaitik dosi txikietan lotsa gutxitu egiten du eta batzuentzat lagungarria da ligatzerako orduan edota sexu harremanak izaterako orduan. Hala ere, dosia aregotu ahala, eragin depresoareak nabarmendu egiten dira eta zailtasunak sortu ditzake sexu harremanak izaterako orduan, adibidez, logurea, koordinazio falta edota eragin zuzenagoak: lubrikazio falta edo gatillazoak adibidez. Shakesperarek zioen adibidez, alkoholak desira pizten zuela baina gauzatzea zapuztu.

TABACOA

Sexualitatean tabakoak duen eragina ez dago oso argi. Aurkitu  izan omen dira erekzioa arazoak zituzten erretzaile gazteak, tabakoa kontsumitzeari uztean arazoa konpondu zitzaienak. Bestalde, emakume erretzaileen kasuan garrantzitsua da gogoratzea, pilula antisorgailuak hartu eta tabakoa erretzeak arazo kardiobaskularrak izateko aukerak 10 eta 20 aldiz areagotzen direla. Beraz, arriskuak gutxitzeko aukera bat kasu hauetan izango litzateke beste antisorgailu mota bat erabiltzea edota erretzeari uztea.

KALAMUA

Kalamuaren erabilera antzinatik egon da sexualitateari lotua. Greko eta erromatarrek satyron izeneko ardo afrosiako bat egiten zuten landare baten sustraiak eta kalamua erabiliz. Indian egun, ezkontzetan kalamua, eztia eta musketa darameten gozokiak banatzen dituzte. Izan ere, herrialde oriental batzuetan ezkonberriek kalamua erabiltzeko ohitura dago afrokisiako modura. Marihuana erabiltzen duten pertsona gehienek, euren sexu esperientziak biziagotu egiten dituztela diote, sexua motelagoa bilakatuz eta beste pertsonarekin afinitatea areagotuz.

Hala ere, kalamua eta sexuaren arteko harremana aztertu duten txosten zientifikoak kontrajarriak dira batzuetan. Izan ere, aditu batzuek onartu arren estimulazioan eragin positiboak izan ditzakeela, askok orgasmoa lortzeko zailtasunak sortu dezakeela diote. Marihuanaren efektua desira sexualean ez dago argi, baina egia da, alkoholak bezala efektu inhibitzaileak izan ditzakeela. Honek hainbat aurreiritzi edo tabu apurtzen lagundu dezake eta fantasia sexuala aregotu adibidez.

Esan beharra dago aitzitik, urteetan afrodisiako moduan erabili bada ere, sexu desira gutxitzeko gaitasuna era baduela. Batez ere hau gertatzen da ohiko gehiegizko erabileretan, eman daitekeen eragin negatibo bat sexuarekiko interesa galtzea baita.

Bestalde ere hitzegiten da, kalamuak ugalkortasunean duen eraginean, ematen du zentzu honetan eragin negatiboak dituela bai gizon eta bai emakumeetan.

KOKAINA

Kokaina sarritan bizigarri sexual bezala azaldu izan da baina sexualitatean izango duen eragina egiten den kontsumo patroiari oso lotua dago.

Kokaina nerbio sistema zentralaren bizigarria da eta gure buruak nerbioetara bidaltzen dituen mezuak modu eraginkorragoan egiten lagundu dezake. Hori dela eta, batez ere dosi moderatuan exitazioa handitu dezake edo baita ere gizonezkoen kasuan eiakulazioa atzeratu. Kontuan izan gainera, kokainaren eragin euforikoek norberak bere buruarengan duen irudia edo testuinguruaren pertzepzioa aldatzen lagundu dezaketela eta beraz horrek eragina izango du harreman sexualak izaterakoan.

Aitzitik, kokainaren gehiegizko kontsumoak edota epe luzean egindako kontsumoen ostean, sexualitateari lotutako desira ez diren efektuak azaldu daitezke, izan ere, kokainak luzera nerbio sisteman kalteak sortu ditzake eta beraz hori sexualitatean antzemango da. Hainbat autorek kokainarekin erabilera arazotsuak izandako pertsonen jarrera sexualak aztertu dituzte eta azaldu daitezkeen arazoen artean aipatzen dituzte, gizonezkoen kasuan, impotentzia eta bi sexuen kasuan, sexuarekiko interesa galtzea eta sentsibilitatea galtzea, sexua zerbait mekanikoa bilakatuz.

Kokainarekin ere aipatu behar dugu arriskuak izan ditzakeen praktika bat: gune erogenoetan zuzenean sustantzia aplikatzea. Honek teorian beintzat ez du zertan gozamena areagotu, izan ere, kokaina tokiko antestesiko potentea da (erabilera hori eman zaio medikuntzan) eta beraz gozamena gehiago egongo litzateke lotua espektatibei edo aurreiritziei. Kontua da, praktika hauek irritazio desatseginak sortu ditzaketeela.

SPEED-A

Kokainarekin antzera gertatzen da, sustantzia bizigarria den einean, dosi txikietan desira sexuala handitu dezake, baina gehiegizko edo jarraiako kontsumoetan eszitazioa eta erantzun sexuala gutxitu dezake.

MDMA O EXTASIS-A

Sustantzia honen erabilera asko lotu da harreman afektibo-sexualei, adibidez 80. harmarkadan “Amodioaren droga” bezala azaltzen zuten.

Honen arrazoia extasiak edo MDMAk dituen efektu enpatogenoak da. Ongizate eta enpatia sortzen duten efektu hauek desira erotikoa piztu dezakete. Hala ere, ematen du pertsonen arteko harremanak estutzen lagundu badezake ere, orgasmoa lortze zailtasunak sortu ditzakeela. Bestalde, “maitemintze faltsua”-ren edo “maitemintze kimikoaren” inguruan ere hitzegiten da, hau da, MDMAk beste pertsona batekiko ditugun sentimentuak areagotu edo maximizatu ditzake eta sentsazio hauek amodiozko esperientzia toxikoa izan eta hilabeteetara iraun dezake.

POPPER-A

Sustantzia hau 80. hamarkadan jarri zen modan, batez ere, gay munduan, izan ere, uzkiko muskuluak erlaxatzeko ahalmena dauka eta uzki-sexua praktikatzen lagundu dezake. Inhalaturik hartzen da eta duen desabantaila nabarmena efektuak oso motzak direla da. Horrek, erabiltzaileak inhalazioa behin eta berriz errepikatzera eraman dezake eta buruko mina edo bestelako efektu desatseginak sortu ditzake.

Laburbilduz, esan genezake, drogek sexuan eragin ditzaketen gozamenak eta arriskuak bakoitzak egiten duen kudeaketaren araberakoak direla. Drogak kontsumitzea erabaki badugu kudeaketa egoki bat egiteko oso lagungarria izango da planifikazio egoki bat egitea eta informazioa eskuratzea, honela arrisku batzuk gutxitu ditzakegu edota damutuko garen zeozer egin, hala nola, antisorgailurik ez erabiltzea.

Bestalde, ez dago soberan gogoratzea, bai drogen kontsumoa eta bai harreman sexualak erabaki askea direla eta drogak ez direla aitzakia arduragabe jokatzeko edo egoerak bortxatzeko. Gainera esan beharra dago, bai droga eta bai sexuarekin genero rol eta esterotipoek eragin nabarmena dutela, adibidez, praktika batzuk emakumeetan estigmatizatuagoak daude gizonetan baino, edo emakumeek sarritan ardura rola hartzen dute harreman seguruak izaterako orduan eta gizonek berriz bestelako jarrera azaldu dezakete arrisku gehiago asumituz.

Bukatzeko, aipatu nahi dut Energy Control taldeak Chem-Safe izeneko programa jarri duela martxan aurten. Azkenaldian ematen du Chemsex deiturikoak areagotu egin direla, hauek dira testuinguru sexualak non drogen kontsumo biziak ematen diren. Hori dela eta, drogak eta sexuaren inguruko informazioa luzatzen duen web-gune bat jarri dute martxan.Web-gunea da www.chem-safe.org.  eta bertan informazioaz gain kontsultak ere egin daitezke.

Ai Laket!!

KANTOIA, Hala Bedi Irratia- Apirilak 24

BIBLIOGRAFIA

-Tecnología del éxtasis: las 10 mejores drogas para tener sexo.  Alejandro Martinez Gallardo.

-Drogas y sexualidad. Repercusiones en la vida erótica. Santiago Frago. Silverio Sáez.

-Drogas y sexualidad: grandes enemigos. Teresa González Marquetti,1 Elisa Gálvez Cabrera,2 Neiza Álvarez Valdés,3 Flora Susana Cobas Ferrer4 y Natalia Cabrera del Valle5

-Sexo y drogas. Asociación Hegoak.

-Sexo, éxtasis y drogas psicodélicas. R.E.L. Masters. Revista Playboy, noviembre 1967.

No hay comentarios

Aún no hay comentarios.

Dejar un comentario

euskera

Licencia Creative Commons

Ai Laket!! por Asociación Ai Laket!! Euskadi Elkartea se encuentra bajo una Licencia Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 3.0 Unported. Basada en una obra en www.ailaket.com