Que es Ai Laket!! Que Hacemos!! Información sobre Drogas Solo para Prensa Links y Boletines Formulario de Contacto
Zer da AiLaket? Nortzuk gara?


AiLaket!! gure ingurunean konzientzia aldaketa eragiteko sortutako elkartea da, gure nahia, drogen erabilera ekologikoa bultzatzea izanda.

www.ailaket.org drogen erabileraren inguruko informazio, komunikazio eta topaketa gune bat da, droga erabiltzaile zein beste eratako elkarteei zuzendua (kazetariak, hezitzaileak, teknikariak...) eta drogen erabilerak sortaraziko plazer zein arriskuak ikuspuntu ekologiko batetik lantzeko dugun politika ezagutzeko interesatuta daudenei.

Hemen, elkarte bezala aurrera daramatzagun ekimenei buruzko informazioa ere aurki dezakegu: info eta analisien standak, hitzaldiak, materialen eraketa, eztabaidaguneak eta gaua eta aisialdiarekin zerikusia duen hainbat informazio.

AiLaket!!, ingurune ezberdinetatik etorritako droga erabiltzaile zein erabiltzaile ohiak osatzen dugu (diseinu, kimika, dj, soziologia, informatika, musika...) gaua, aisialdia eta drogen inguruko munduarekin lotuak.

Droga legalak zein ilegalak hartzeko erabakiaren aurrean, gure jokabidea errespetuarena da, jarrera neutrala hartuz eta ez morala. Gure ustez, drogak erabiltzeko hartu behar den erabakia norberak hartu behar du, eta pertsona bakoitzak, gai psikoaktibo bat (legala nahiz ilegala) erabiltzerakoan, honen arrisku zein plazerrak era ekologiko eta egoki batean egiteko gaitasunean sinesten dugu.

Garrantzitsua deritzogu, erabiltzaileok gure egoeraz jabetzen joateari, eta gizartean droga ilegalen inguruko gai eta eztabaidak beste ikuspegi batetik ikus daitezen saiatzea, errespetuz eta era errealago batean alegia.

AiLaket!!ek ateak zabaltzen dizkio edozein arraza, ideologia zein sexu jokabidea izanda ere, gure ekimenetan parte hartu nahi duen edonori, eta lan egiten dugun esparruetara hurbiltzeko gonbitea luzatzen dizuegu.

EGUTEGIA


OHARRA
Servicios que ofrece Ai Laket!!
Ai Laket!!ek badauka informazio eta gaien analisietarako puntu finko bat eta baita legeen inguruko aholkularitza zerbitzua ere.
Zer da irteera bat? Lekuan-lekuko ekimenak, tokian bertan egindakoak, eta hitzaldiak, gure ekintzarik garrantzitsuenak dira. Gure ekimenei buruz gehiago jakin nahi baduzu, hemen sakatu.
Resultados de Análisis
Maiz, eskuragarri ditugu, ekimen ezberdinetan jaso ditugun laginekin lortutako laborategiko emaitzak.
Lista de Correo · Apuntate !
Helbide zerrendarekin kontaktuan egongo gara emailen bidez arriskuen murrizketaren alde eta drogaren inguruko gaiekin interesaturik gaudenak.
Zona Creaktiva · De todo y para todos
Ai Laket!!en aktibitateak eta Ai Laket!! bera ere, gaueko aisialdi, musika, arte, diseinu etabarrekin lotuta daude...
· Ai Laket!! · Droga erabiltzaileak arrisku murrizketaren alde ·
· Herreria, 88 Bajo · 01001 Gasteiz · Araba ·
· 945 23 15 60 · ailaket@ailaket.com ·