Que es Ai Laket!! Que Hacemos!! Información sobre Drogas Solo para Prensa Links y Boletines Formulario de Contacto
Drogei buruzko informazioa


AiLaket!!en material informatibo zehatzak sortzeko beharra ikusten dugu, epai moralik gabekoak eta erabiltzaileen ikuspuntutik, aitatasun edo errealitatetik urrun dauden jarreretatik aldenduz.

Drogen inguruko atal guztiei buruzko ikerketa zehatzak egitea ere garrantzitsua iruditzen zaigu, soziologian, zientzian etab. Arlo honekin erlazionatuta dauden "Droga ilegalen kontsumoaren diagnostikoa EAEn", "Ketamina kontsumoa EAEn" edo "Droga eta komunikabideak" ikerketa lanetan parte hartu dugu; guzti hauek webgune honetan eskuragarri dituzu, eta hauekin batera beste zenbait ikerketa lan ere, oso interesgarriak iruditzen zaizkigunak.

Hemen, droga ohikoen eragin, arrisku eta dosifikazioari buruzko informazioa aurki dezakezu. Zalantzaren bat izan ezkero, ez ezazu birritan pentsa eta AiLaket!!en helbide zerrendan eman ezazu izena eta galdetu nahi duzuna. Hor, zure zalantzak argitzen saiatuko gara, gu zein zerrendan parte hartzen duen edozein.

Ondoren gehien erabiltzen diren gaien zerrenda agertzen da; zakatu nahi duzuna eta informazio gehiago jasoko duzu:

Alkohola
"Speed"a [anfetamina]
Kafeina
Kannabis
Kokaina

"Extasia", "Pirulak"... [MDMA]
GHB
"Kristal"
[metanfetamina]
Heroina
Ketamina
LSD
[tripiak]
Tabakoa

"Mongiak"


sabesloquetemetas
EGUTEGIA

OHARRA
Servicios que ofrece Ai Laket!!
Ai Laket!!ek badauka informazio eta gaien analisietarako puntu finko bat eta baita legeen inguruko aholkularitza zerbitzua ere.
Zer da irteera bat? Lekuan-lekuko ekimenak, tokian bertan egindakoak, eta hitzaldiak, gure ekintzarik garrantzitsuenak dira. Gure ekimenei buruz gehiago jakin nahi baduzu, hemen sakatu.
Resultados de Análisis
Maiz, eskuragarri ditugu, ekimen ezberdinetan jaso ditugun laginekin lortutako laborategiko emaitzak.
Lista de Correo · Apuntate !
Helbide zerrendarekin kontaktuan egongo gara emailen bidez arriskuen murrizketaren alde eta drogaren inguruko gaiekin interesaturik gaudenak.
Zona Creaktiva · De todo y para todos
Ai Laket!!en aktibitateak eta Ai Laket!! bera ere, gaueko aisialdi, musika, arte, diseinu etabarrekin lotuta daude...
· Ai Laket!! · Droga erabiltzaileak arrisku murrizketaren alde ·
· Herreria, 88 Bajo · 01001 Gasteiz · Araba ·
· 945 23 15 60 · ailaket@ailaket.com ·