Que es Ai Laket!! Que Hacemos!! Información sobre Drogas Solo para Prensa Links y Boletines Formulario de Contacto
Komunikabideak eta Prentsa


Gaur egun komunikabideek eragin handia dute gure gizartean, honen balore eta jarreretan, urteak joan ahala bere hezitzaile rola areagotzen delarik, batzuetan hezkuntza edo familia berak baino eragin handiagoa izanik. Drogari buruz ari garenean, komunikabideek normalizaziorunzko bidean asko lagun dezakete, normalizazio hau, gaur egun drogen inguruan gertatzen den estigmatizazioa murrizten joatea eta hauen antolamendu ereduan aldaketa bat gertatzea bezala ulertzen dugularik.

Lan hau aurrera ateratzeko guztion laguntza eta ardurak elkarbanatzeari oso garrantzitsua deritzogu, horrela, ulermen eta errespetuan oinarrituz, komunikabideen kudeatzaile zein profesionalek normalizazio eta arriskuen prebentzio eta murrizketan laguntza eman dezaten.

Webgune hau bera, informazioaren langileen esku dagoen tresna bat da, non era askotako informazioa lor dezaketen, galeria grafikoa (argazki, bideo...), gai ezberdinei buruzko materialak, eritzi artikuloak eta komunikatuak edota Deustuko Unibertsitateak antolatutako ihardunaldi batzuetan aurkeztu genuen "Komunikabideak eta Drogak" ponentzia.

Galería MMCC

· Komunikabideak eta Drogak: Zer espero dugu drogen inguruan lan egiten dugunok komunikabideengandik? "Arriskuen murrizketara zuzendua dagoen droga erabiltzaileen elkarte baten ikuspegia" [erderaz].

· EAEko aisialdi/jaialdi guneetan arriskuen murrizketa bultzatzeko/indartzeko beharraren ikasketa diagnostikoa. [erderaz] [PDF]

EGUTEGIA


OHARRA
Servicios que ofrece Ai Laket!!
Ai Laket!!ek badauka informazio eta gaien analisietarako puntu finko bat eta baita legeen inguruko aholkularitza zerbitzua ere.
Zer da irteera bat? Lekuan-lekuko ekimenak, tokian bertan egindakoak, eta hitzaldiak, gure ekintzarik garrantzitsuenak dira. Gure ekimenei buruz gehiago jakin nahi baduzu, hemen sakatu.
Resultados de Análisis
Maiz, eskuragarri ditugu, ekimen ezberdinetan jaso ditugun laginekin lortutako laborategiko emaitzak.
Lista de Correo · Apuntate !
Helbide zerrendarekin kontaktuan egongo gara emailen bidez arriskuen murrizketaren alde eta drogaren inguruko gaiekin interesaturik gaudenak.
Zona Creaktiva · De todo y para todos
Ai Laket!!en aktibitateak eta Ai Laket!! bera ere, gaueko aisialdi, musika, arte, diseinu etabarrekin lotuta daude...
· Ai Laket!! · Droga erabiltzaileak arrisku murrizketaren alde ·
· Herreria, 88 Bajo · 01001 Gasteiz · Araba ·
· 945 23 15 60 · ailaket@ailaket.com ·